ZER   DA   EUSKAL   HERRIKO    PEGATINEROEN   ELKARTEA


EHPE ELKARTEAREN IZENA ETA IZANA:

Euskal Herriko Pegatineroen  Elkartea  (EHPE)  kutsu  erreibindikatibo

duten pegatinak bildumatzen dituzten euskal herritarren topagunea da.

 

Pegatinak paparrean edo hormetan itsasteko paper zatia baino askoz gehiago direla uste dugunon topaleku gaituzue.

 

EHPEkideok beste edozein bildumagileengandik bereizten gaituen ezaugarria hau duzue: pegatinak ez ditugula pilatzen. Pegatina bat behar bezala sailkatu egiten dugula, testuingururik gabe ez baita ezer. Pegatina bakoitzaren atzetik alderdi, sindikatu edo erakunde bat dago, ideologia zehatz batekoa, testuinguru konkretu batean argitaratua eta esanahia osoa garai horretan baino hartzen ez duena.

 

Haratago joanda, herri honek bizi izan duen historiaren isla zuzena direla esan genezake, alderdi, sindikatu, gazte erakundeen nondik norakoa bertan baitaude idatzita, hizkiz, irudiz, kolorez…

 

Pegatinetan ikus daiteke aldarrikapen bakoitzaren eboluzioa, erakundeen bilakaerak edota eszisioak, logotipo eta koloreen erabilpen ideologikoa, hautagaien historia.

 

Pegatinetan hauteskundeetan boto gutxi ateratzen diren alderdien edo haien buruak aurkezten ez direnen edo gatazkak galtzen direnen berri ere daukagu. Historia ofizialaren txanponaren beste aldea hain zuzen.

 

Auzo, herri, lantegi edo institutu bakarrean aritzen diren erakundeak existitu izan diren (edo existitzen diren) heinean, Euskal Herriko mikrohistoriaren lekukoa ere badirela sinesten dugu. Mikrohistoria inoiz egunkari, irrati edo telebistan agertu izan ez diren ekitaldi edo jarduera xume horiek dira, baina auzo, herri, institutu, lantegi bateko historiaren parte izan dira.

 

EHPEkideon esku dauden pegatinetan egun bakarreko aldarrikapenak ikus daiteke (martxoaren 8korako edo aberri egunerako propio argitaratuak), eta aldi berean, inoiz kadukatzen ez direnak (amnistia, Trebiñu, euskarara edo abortu librearen aldekoak, …)

 

EHPEkideon bildumetan dauden pegatinetan, XXI. Mendean gainditurik dauden aldarrikapenen isla ikus daitezke (18 urterekin adin nagusitasunaren aldekoak, adibidez).

 

EHPEkideon kaxoi eta kutxa zaharretan XXI. mendeko edozein euskal Herritarrari iribarra aterako liokeen pegatinak aurki daitezke (abstentzioaren aldeko pegatina anarkista batzuk, esaterako).

 

EHPEkideon albumetan ideologia zehatz batek, Euskal Herrian gauzatu nahi izan duten erakunde desberdinen bilakaera azter daiteke, ideologiak bere hortan darraien bitartean, erakundeen izena, logoa, kolorea eta leloak erabat aldatuz.

 

EHPEkideo dauzkagun altxorren artean, XXI. Mendeko edozein euskal Herritarrari aurpegia gorrituko liokeen pegatinak aurki daitezke (Lasa eta Zabala erahil zutenekoa, esate baterako)

 

 

EHPE ELKARTEAREN WEBGUNEA:

 

 

Euskal Herriko pegatinen bildumagileak, nor bere bidetik, bildumak aberasteen saiatu izan gara. 2018an Añorgan izan genuen bilera batean, indarrak batzea erabaki genuen, nor bere bilduma elikatzeari uko egin gabe, bakoitzaren lana guztiontzat probetxagarri izan zezan.

 

Hartu genuen lehendabiziko neurria ikuskatzen ari zaren webgunea martxan jartzea izan zen.

 

Helburu nagusia denon pegatinekin erakusketa birtuala, ahalik eta osatuen, egitea da.

 

 

Pegatinekin zerikusia duten berri edo jardueren berri ematea izango da webgune honen egileek beren buruei jarri dioten beste erronka.

 

 

Euskal Herrian eragina duen (edo izan duen) edozein ideologiatako erakunde edo elkarteren beharretara jarri gure lana. (publikazioa, erakusketa…).

 

 

webgunea zabaltzean, pegatinen inguruko zaletasun berbera duen edozein euskal Herritarrek, bere kezkak, nahiak… norekin partekatu izan dezan bide zabaltzea ere izan dugu kontuan.

 

 

Goian aipatu izan dugun zerbaitekin bat bazatozte, zerbait aportatu nahi baduzu edo gure pegatinen beharra bazaude (argitalpena edo erakusketa dela medio) jarri gurekin harremanetan.

 

 

EHPE: QUIENES SOMOS

 

La asociación de pegatiner@s de Euskal Herria pretende ser el centro de reunión de l@s coleccionistas de pegatinas socio-políticas y reivindicativas de EH.

 

No solo coleccionamos, sino que datamos y contextualizamos esas pegatinas, pues pensamos que la reivindicación que publicita la pegatina solo tiene sentido en un contexto temporal y espacial determinado. No amontamos las pegatinas, sino que clasificamos minuciosamente, pues creemos que forma parte de la historia de este país.

 

Es más completa que la historia de los mass media, pues pegatinas editan quien gana y quien pierde elecciones incluso quien no se presenta a ellas, y es más completa, pues en ella se reflejan reivindicaciones que no suelen tener cabida en los medios habituales.

 

Disponemos de ejemplares editados para reivindicaciones propias de un solo día (8 de marzo) y de reivindicaciones que se eternizan en el tiempo (amnistía, Treviño, aborto libre…), otros que cualquier ciudadano de EH nacido en el siglo XXI miraría con asombro (mayoría de edad a los 18 años).

 

A través de las pegatinas se ve claramente la evolución de los organismos, partidos, organizaciones juveniles, de sus logos, colores, mensajes o incluso alguna que sacaría los colores a mas de un@ (pidiendo justicia para los jóvenes Lasa y Zabala)

 

WEB DE LA ASOCIACION EHPE

 

En 2018 nos reunimos en Añorga y decidimos montar una web que nos ayudase a conseguir estos objetivos:

 

Amén de que cada un@ trabaje su propia colección, tratar de elaborar una exposición virtual permanente con los ejemplares de tod@s, de tal forma que tod@s nos enriquezcamos con las aportaciones y conocimientos de l@s demás.

 

Poner en manos de cualquier asociación u organización que nos lo solicite, los fondos que disponemos para que completen o elaboren publicaciones o exposiciones.