Euskal Herriko Pegatineroen Elkartea

LIBURU, FANZINE ETA MATERIAL POLITIKOREN AZOKA

Irailaren 27, 28 eta 29an Portugaleteko merkatuan, Liburu fanzine eta material politikoren VI. azoka egiteko asmoa dago.

 

 Bertan, EUSKAL HERRIKO PEGATINEROEN ELKARTEKO mahaia izango dugu 27an eta 28an.

 

 Pegatina politikoren erakusketa txiki bat ikusteaz gain, trukea edota  dohaintzak egiteko aukera izango duzu.

 


EKAINAK 28:


LGBT Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ekainaren 28an ospatzen da mundu osoan 1969ko Stonewalleko istiluak gogoratzeko.

Tradizionalki baztertuta eta zapalduta egon diren sexu orientabideei eta genero identitateei buruzko harrotasun sentimendua berresteko egiten da, eta gizartean duten presentzia eta erakarpenak ikusarazteko.

Nola ez, ekainaren 28a borroka egunak presentzia handia dauka Euskal Herrian ere eta honako pegatinak horren erakusle dira:



ASTINDU

2023ko udazkenean Jardun Koordinadoraren baitan ekiten zuten hainbat ikaslek ASTINDU Dinamika sortu zuten. Dinamikak, egungo hezkuntza sistemaren problematika ezberdinen azterketa teorikoa egin eta gero, hauen inguruko kontzientziazioa sustatu eta hauei aurre egingo dieten antolakuntza eta proposamen politikoak praktikara eramateko beharra ikusten du eta bide honetan, ikasleen interesak babestuko dituen hezkuntza eredua lortzeko Euskal Herri independiente eta sozialista gauzatzea beharrezkoa dela erdietsi.

Hona hemen hilabete hauetan zehar Astindu Dinamikak ateratako pegatinak:


Angel Berrueta, hilketaren 20. urteurrena

2004ko martxoaren 13an, Angel Berrueta, okina hil zuten Iruñean Espainiako polizia batek eta bere semeak. Bi egun lehenago Al Qaedak Madrilen egindako atentatuaren erantzule ETA egiten zuen kartel bat okindegian jarri nahi izan ez zuelako hil zuten. Hurrengo egunean, Berruetaren omenezko manifestazio batean Kontxi Sanchiz hil zen Hernanin, Ertzaintzaren karga baten ostean bihotzekoak jota.

2011n Angel Gogoan plataforma sortu zen, haren oroimenez eta justizia eskatzeko helburuarekin. 2014an mozio bat aurkeztu zen Iruñeko Udalean, Angel Berrueta biktima politikotzat jotzeko eskatuz. UPNk, PPk eta PSNk mozioaren aurka bozkatu zuten. Urteurren horretan, lagunek eta senideek oroimenezko plaka bat jarri zuten San Juan auzoan. Plaka Iruñeko Udaltzaingoak kendu zuen ordu batzuk geroago.

 

Azkenik, 2016ko martxoan, Berruetaren hamabigarren urteurrenaren inguruan, Iruñeko Udalbatzak motibazio politikoaren biktimatzat jo zuen Berrueta.

Hona Hemen, bere omenez elkartean pegatinak: 

2024.eko martxoak 3. Gasteiz: sarraskiaren 48. urteurrena.

2024.eko martxoaren 3an 48 urte betetzen dira Poliziak Gasteizen, hilabetetako greba eta borroka testuinguru batean, Pedro María Martínez Ocio, Francisco Aznar Clemente, Romualdo Barroso Chaparro, José Castillo García eta Bienvenido Pereda Moral hil eta ehunka herritar balaz zauritu zituenetik. Ondoren, elkartasun mobilizazioetan, Poliziak Juan Gabriel Rodrigo hil zuen Basaurin, eta Vicente Antón Ferrero Tarragonan.

Ez ahaztu, ez barkatu!!

Honen harira, hona hemen 2024n argitara eman dituzten zenbait pegatina.


Palestina askatu

2023ko Urriaren 7an, Palestinar Erresistentzia Armatuak, Israelgo autoriteen ez-ustean, hauek legez kanpo okupatuta dituzten lurraldeetan sartu zen. Geroztik, estatu sionistak Palestinarren aurkako sarraskia areagotu du, hogei mila hildako eta ia bi milioi desplazatu utziz. Gainera, AEBtako eta Europako hainbat herri Palestinako elkartasunezko keinu oro debekatzen saiatu izan dira, Palestinako bandera ateratzea legez kanpokoa izatera heltzearaino. Hilabete hauetan zehar Euskal Herrian diharduten erakunde anitzek Palestinaren aldeko eta sarraskiaren kontrako hainbat ekimen antolatu dituzte, desinformazio kanpainei aurre eginez eta Israelgo produktu eta enpresen boikotari deituz.  

 Jarraian, Boikotaren aldeko zenbait pegatina aurkezten ditugu:




Zorionak Usansolo

Berrogei urteko borroka ostean,azkenean Usansolo, Bizkaiko 113.udalerria bilakatu da.

 

Hona hemen, urte hauetan ateratako pegatina batzuk.

 

ZORIONAK.

 



Azaroak 30. Euskal Herrian greba feminista

Euskal Herriko Mugimendu feministak greba feminista orokorra deitu du azaroaren 30erako honako aldarrikapen hauen alde:  Zaintza sistema publiko eta komunitario baten alde, zaintza eskubide kolektiboaren alde, pribatizazioaren eta merkantilizazioaren aurka eta zaintza lanetan eta sektore feminizatuetan baldintza onartezinetan bizi diren emakumeen eskubideen alde.

Ondoan grebaren berri plazaratzeko argitara eman dituen zenbait pegatina:

 



Bergarako pegatineroen topaketa

 

Iragarrri bezala, goizeko hamaiketan eman genion hasiera  truke-egunari Bergarako kartzela zaharrean.


 

Hogeita hamar bat pegatinazale elkartu ginen areto nagusian eta beta izan genuen gure arteko trukeak egiteaz gain, zale berriak ezagutu, kontaktu berriak egin eta solasaldi lasaian ibili ahal izateko.



 

Eguna borobiltzeko, elkarrekin bazkaldu eta EHPE ohiko batzarra egin genuen.

 

Eskerrik asko "Bergarako kartzela zaharreko zaindariei", egin ziguten harrera bikainagatik.

 


Euskal Herriko pegatineroak elkar gaitezen!

Euskal Herriko pegatineroen elkarteak, Urriaren 7rako antolatu duen truke egunean parte hartzeko deia luzatu nahi dizue.

 

Aurten Bergaran dagoen kartzela zaharrean ospatzeko asmoa daukagu.

 

Animatu eta parte hartu!


30 urte AHTren aurkako borrokan

Aurten AHTren aurkako mugimenduak  30 urte betetzen ditu.

 

Honen harira antolatzen ari diren ekitaldien artean erakusketa ibiltaria dugu.

 

Gaia honen inguruan Euskal Herriko Pegatineroen Elkarteak dauzkan pegatinak AHT-aren aurkako mugimenduaren esku utzi ditu erakusketaren parte izan ditzaten, 30 urte hauetako borrokaren nondik norakoen oso adierazle onak baitira.

 

Ondoan Herriz-herri ibiliko den erakusketan ikusgai egongo diren zenbait panel.

 



50 urte borrokan

1973-2023, Frente Polisario, mende erdia ASKATASUNAREN bila borrokatzen.

Hona hemen, beraiekin elkartasuna adierazteko hainbat pegatina.

Gora Sahara libre!!

1937.eko APIRILAREN 26koa GOGOAN.

1.- Milla bederatzireunetan

hogeita hamazazpian

Euzkotarrentzat urte beltz illun

triste ta negargarria

hauts bihurturik utzi zutena

Gernika zoragarria.

Euzko reliki maitatuenak

gordetzen zitun herria.


2.- Apirilleko hillarekin zan

hogeitaseigarrenean

hain justu ere peri eguna

astelehen arratsaldean.

Kale baserri, millaka anai

gizatasun ederrean

plaza inguruan aurkitzen ziran

lehengo ohitura zaharrean.


3.- Kanpandorreko ezkilak hasi

ziran dinbili-danbala

goiko piztien motor burrunda

entzuna zan berehala

emakume ta ume gaixoak

kurrixka zeriotela

heriotzari ihes nahirikan

nora jo ez zekitela.



4.- Bertsoz nork esan bonba txar haien

indar gaiztozko danbarra

osorik ez zuten utzi behintzat

bizileku bat bakarra

ta dana xehetu zuten garaian

alde guzitik sugarra

errugabeko gizaxoentzat

horra hor azken ederra.


5.- Bizi ziranak igesten zuten

sutegi zakar hartatik

ta hegazkiñak tiro ta tiro

etengabe goietatik.

Kristau gorputzak alde batetik

beso buruak bestetik

odol gorrizko itxaso hartan

ez zan ikusten besterik.


6.- Millatik gora izandu ziran

arnasa utzitakoak

ez jakin zenbat bizi guztiko

eri gelditutakoak

hoietatikan gehientxuenak

andrazko ta umetxoak

guda txar hortan erru galantik

izango zuten gaixoak.



7.- Puska dituzte mendi ta herri

apain eta maitekorrak

puska dituzte basetxe txuri

gure kabi on xamurrak

ta zirzildurik kaletan utzi

o, euskaldunen hezurrak

Alemanitik gu txikitzera

etorritako maltzurrak.


8.- Basati gaizto odolzaleak

atzerritikan ekartzen

tokirik zoragarrienari

txikitu ta su ematen.

Hauts egindako gure Gernika

antsika dago esaten

Franco ta bere laguntzaileak

zein bihotz ona daukaten.


9.- Ikusi zuten hainbat kristau on

odolustu zituztela

ikusi zuten berdingabeko

pekatua zeukatela

ikusi zuten mundua kontra

jeikiko zitzaietela

eta orduan zabaldu zuten

gorriak erre zutela.



10.- Ez da, ez, alperrikako izan

hor isuri dan odola

pentsa oraindik emaitz ederrak

ematekotan dagola

Euzko gogoa armez ta indarrez

ezin hil leike iñola

Gernika erre ziguten baiña

zutik daukagu arbola!





GAZTE TOPAGUNEAK

Udaberria iristearekin bat etorritako zita izan ohi da GAZTE TOPAGUNEA eta aurtengo edizioa berezia izango da benetan, ERNAI Gazte Antolakundeak 10. urteurrena bete duelako.

Aste Santuko ekimen hau berriz, lehenagotik ospatu izan da, 1994an Jarraik lehen edizioa antolatu zuenetik, gaurdaino.

Hona hemen Topaguneen edizio ezberdinetatik ditugun pegatinak:


AUTONOMOAK OROITUZ

1984ko Martxoaren  22an, Pasaiako badian gertatu zen sarraskia.

Komando Autonomo Antikapitalistako kideak ziren  Pelitxo, Txapas, Kurro eta Pelu bertan erail zituzten.

 

Beraien omenez, ondoan KAAen gainean argitaraturiko zenbait pegatina.



Alfredo Cospitorekin Elkartasuna.

Alfredo Cospito, preso politiko anarkista italiarra 4 hilabete baina gehiagoko  gose greba darama, isolamendu erregimen bereziaren aurkako borrokan. Protesta eta istiluak izan dira Italiako hainbat hiriburuetan eta Euskal Herrian ere bere aldeko ekintzak ugaldu egin dira.

Hona hemen gure herrian ikusitako hainbat pegatina.